Gelditu, hartu arnasa, sentitu, bizi zugan, ... emaiozu zeure buruari BÔ bat opari

Hatha Yoga, Kundalini Yoga, Diafreo, Haurdunaldirako Yoga, Meditazioa, Feldenkrais, Yoga terapeutikoa, Dantza presentzia, Mindfulness, Sat Nam Rasayan, Yoga Sutrak, ...

icon
Buruan zerbait magikoa duzunean eta besteekin partekatu nahi duzunean, utzi denborari eta Unibertsoari beren lana egiten; ez duzu besterik behar.

Klaseak eta Ordutegia
Mikel (Shiva Mahan Singh)

Yoga adiskide mina izan dut 1995etik nire bizitzan. Ordutik oso argi izan nuen bizitza osorako bidelagun izango nuela.

Denborarekin, sakonago ezagutu nahi izan nuen, eta beraz, prestakuntza jasoz joan nintzen: lehenbizi, lau urtez trebatu nintzen Sadhana irakasle-eskolan, eta ondoren, Kundalini Yogako instruktore gisa Zaragozan.

Gaur egun trebatzen jarraitzen dut (Gong-a, Katilu tibetarrak, meditazioa…), bai eta egunero-egunero ikasten ere, BÔtik igarotzen diren pertsona guztiengandik.


Nerea Urbieta

Txikitatik gustatu izan zait dantzatzea. Sei urte nituela hasi nintzen dantza klasikoa egiten. Dantza klasikoak dantza garaikidera eraman ninduen, eta horrek, era berean, Amsterdamera, hango Antzerki Eskolara (School for new dance development).
Belauneko lesio baten ondorioz iritsi nintzen yoga ezagutzera, eta Donostiara itzulita diziplina horretan trebatzea erabaki nuen.

Nire semea jaiotzean, haurdunaldirako yogan sakondu nahi izan nuen, emakumeei garai hori modu osasungarriago eta kontzienteagoan bizitzen laguntzeko. Geroago, Diafreo metodo korporal integratzailean trebatu nintzen; metodo horrek oso tresna baliotsuak eman dizkit gorputzaren kontzientzia handiagoa lortzeko.


Nagore Horna

Oso gaztetatik izan dut gizakiaren dimentsio espiritualarekiko interesa, baina topatzen nuen ezerk ez ninduen alderdi horretan asetzen. Duela ia 20 urte, ordea, yogarekin egin nuen topo nire bizitzan, eta hurbila egin zitzaidan, familiartekoa, nik sentitzen nuenarekin guztiz koherentea. Nire hazkuntza pertsonalerako bidean sakondu nahi nuen, eta gogo horrek bultzatuta, yoga-irakasle izateko prestakuntza jasotzen hasi nintzen Sadhana irakasle-eskolan. Amaitzean, Sadhana taldean sartu, eta 6 urtez aritu nintzen bertan tutore-lanetan.
10 urtetik gora daramatzat yoga sentitzeko nire modua partekatzen; denbora horretan zehar, sakon aztertu ditut yoga sutrak, eta gainera, yoga terapeutikoan ere jaso dut prestakuntza; pasio handiz bizi dut yoga mota hori, eta oso baliagarria gertatzen zait, gainera, pertsonei beren potentzial guztia adieraztera irits daitezen laguntzerakoan.




Yoga eta gehiago
  • member 1

    Hatha yoga

    Hau da yoga estilo klasikoa. Hatha yogan, batera lantzen ditugu gorputza, adimena eta espiritua, tresnatzat asanak erabiliz –hau da, gorputz jarrerak–, baita arnas eta energia teknikak erabiliz ere. Horrek guztiak erlaxazioa, kontzentrazioa eta meditazioa errazten ditu.
    Hatha yoga praktikatuz, gure izate osoaren konexio eta harmonia handiagoa lortzen da, gorputza malgu eta osasuntsu edukitzeko, burua lasai, eta bihotza zabalik.

  • member 2

    Kundalini Yoga

    Kundalini yoga deritzona diziplina sakratua da, eta tradizio handiko yoga-eskola. Yoga sistema dinamikoa, segurua eta eraginkorra da denontzat; ez du axola zein den zure adina, esperientzia eta egoera fisikoa. Praktika honek hainbat onura dakarzkigu: nerbio-sistema eta sistema glandularra indartzen laguntzen du, malgutasuna hobetzen du eta eraldaketa emozionala errazten du.
    Klase baten barruan, hauek denak egiten dira: pranayama (arnasketa), kriyak (serie fisikoak), asanak (gorputz-jarrerak), mantrak, begi-fokuratzea, mudrak eta bandhak (energia bideratzeko), meditazioa eta erlaxazioa.

  • member 3

    Diafreo

    Diafreo Metodo Korporal Integratzailea da; bizitzak gure gorputzean inskribatu dituen korapiloak aurkitzera, onartzera, ulertzera eta askatzera gonbidatzen gaitu. Diafreon, gorputza da lan-tresna nagusia. Gorputzari entzuten, gorputza sentitzen eta gorputzean bizitzen ikasten dugu. Izan ere, badakigu hala egiten dugunean gure bizitzaren historia integratzen ari garela. Taldean eta bakarka lan egiten da. @diafreolineam

  • member 4

    Haurdunaldirako yoga

    Yoga tresna zoragarria da haurdunaldian. Emakume asko aldi horretan hasten dira yoga egiten. Saio hauetan, zure ilusioak, zalantzak, esperientziak, beldurrak... partekatu ahal izango dituzu, epaitua izateko beldurrik gabe eta entzuten dizutela sentituz. Gorputzari entzuten ikasiko dugu, hau da, gorputz-kontzientzia garatuko dugu, eta hori oso baliagarria izango zaigu bai haurdunaldirako bai erditze-garairako... bizi behar dugun horretarako, zernahi dela ere bakoitzak bizi behar duen hori. Arnasa hartzeko uneak, luzatze-ariketak egiteko uneak, isilik egoteko uneak.

  • member 1

    Yoga terapeutikoa

    Yoga terapeutikoa osasunerako hezkuntza da. Denok dugu sendatzaile izateko potentziala geure baitan; beraz, Yogaren zientziaren bidez ahalmen hori garatzen ikasiko dugu. Yoga terapeutikoa ez da gaixotasunak sendatzera bideratzen, osasuna sustatzera baizik. Sistema honek pertsona hartzen du ardatz, eta norberaren barne-baliabideak indartzen ditu. Banakako kontsultan lantzen da.

  • member 2

    Feldenkrais

    Heziketa somatikorako teknika bat da, zurruntasunetik, automatismotik eta min kronikotik askatzen laguntzen diguna. Modu leun eta geldoan egindako mugimendu ugariren esplorazio kontzientearen bidez gure nerbio-sistema berritzea lortzen dugu, eta hala, hobera egiten du gure mugimenduen bizitasunak, koordinazioak eta arintasunak.

  • member 3

    Meditazioa

    Hilero-hilero, azken igandean, meditazio-saio bat antolatzen dugu, lasaitasunerako eta arretarako gune bat aurkitu nahi duten pertsona guztientzat. Denbora tarte batez elkartzen gara, meditatu egiten dugu, eta te bat hartzen dugu elkarrekin.
    Berdin dio meditatzen aritua zaren ala orain hasiko zaren lehen aldiz: hemen baduzu txoko bat zuretzat.

  • member 4

    Dantza presentzia

    Dantzari heltzeko modu bat da, Sirah Badiolak sortua. Mugitzean zure baitan sentitzen dituzun sentsazioetan presente egotea, horixe da dantza honen oinarrian dagoena. Feldenkrais metodotik abiatuta, dantza jariakor baterantz eboluzionatzen du, keinu bakoitzean zehaztasun eta presentzia handia jarrita. Laborategi ezin hobea da kontzientzia osoz mugitzearen plazera esploratzeko eta tentsiorik gabeko adierazpena deskubritzeko.


Ikastaroak eta Tailerrak

Harremanetarako

  • gallery 2
  • icon 2NEREA URBIETA

    657 823835

    icon 2NAGORE HORNA

    659 913859

    icon 2MIKEL (Shiva Mahan)

    657 194134